Bilboko Udal Garabiak hiriko mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko lan egiten du, zirkulazioa oztopatzen duten, aparkatzeko arauak urratzen dituzten edo espazio publikoa behar bezala erabiltzea eragozten duten ibilgailuak bide publikotik kenduz.
Horrez gain, ibilgailu bat udal-biltegira eraman daiteke egoera hauetan:
- Bide publikoko premiazko lanak, hala nola obrak, konponketak edo udal-zerbitzuen zein funtsezko beste zerbitzu batzuen mantentze-lanak.
- Behar bezala baimendutako eta seinaleztatutako aparkaleku-erreserba bereziak, ibilgailua eraginpeko eremuan aparkatuta dagoenean eta seinaleztapena errespetatzen ez duenean.
- Salbuespenezko egoerak, hala nola trafiko-istripuak edo alkohol-proben ondoriozko ibilgetzeak, ibilgailuaren arduradunak ezin duenean haren ardura hartu.
Salbuespenak
Ez da ibilgailua kentzeagatiko tasarik aplikatuko kasu hauetan:
- Ibilgailua behar bezala aparkatuta bazegoen eta bide publikoan premiazko mantentze-lan bat egiteko kendu behar bada.
- Aparkaleku-erreserba berezia ibilgailua leku horretan behar bezala aparkatu ondoren seinaleztatu bada.


Recent Comments