Garabien Udal Zerbitzuak hiriko mugikortasunaren kostua gutxitzen laguntzen du modu aktiboan, diziplinarik gabeko aparkatzeak kontrolatuz, bide-sarearen efizientzia hobetzen baita horrela. Hori lortzeko, txarto aparkatuta dauden ibilgailuak kentzen ditu bide publikotik, bide-zirkulazioa oztopatzen dutelako eta horrek eragozten duelako bide-sarea efizientea izatea.
Beste arrazoi hauengatik ere eroan ahal izango dira ibilgailuak udal-gordetegira:
Udal-zerbitzuak eta oinarrizko beste zerbitzu batzuk konpondu, mantendu eta kontserbatzeko obrak eta jarduketak presaz egin beharra.
Baimenduta eta behar bezala seinaleztatuta dauden aparkaleku-erreserba bereziak errespetarazi beharra, halako lekuetan dauden ibilgailuek jaramonik egiten ez badiete seinaleei.
Salbuespen gisa, ezbeharrak izaten diren edo alkoholemiagatik ibilgailuak ibilgetzen diren kasuetan, ibilgailuen erabiltzaile edo jabeak haien kargu ezin egin direnean.
Ez da tasarik sortuko baldin eta ibilgailuak ondo aparkatuta badaude eta hala ere dauden lekutik kentzen badira presako esku-hartzeren bat egin behar delako zerbitzuak mantentzeko, edota leku horretan aparkaleku-erreserba berezia adierazten duen seinaleztapena ibilgailua aparkatu ondoren jartzen bada.
Recent Comments