Garabien Udal Zerbitzuak hiriko mugikortasunaren kostua gutxitzen laguntzen du modu aktiboan, diziplinarik gabeko aparkatzeak kontrolatuz, bide-sarearen efizientzia hobetzen baita horrela. Hori lortzeko, txarto aparkatuta dauden ibilgailuak kentzen ditu bide publikotik, bide-zirkulazioa oztopatzen dutelako eta horrek eragozten duelako bide-sarea efizientea izatea.
Beste arrazoi hauengatik ere eroan ahal izango dira ibilgailuak udal-gordetegira:
–
- Udal-zerbitzuak eta oinarrizko beste zerbitzu batzuk konpondu, mantendu eta kontserbatzeko obrak eta jarduketak presaz egin beharra.
- –
- Baimenduta eta behar bezala seinaleztatuta dauden aparkaleku-erreserba bereziak errespetarazi beharra, halako lekuetan dauden ibilgailuek jaramonik egiten ez badiete seinaleei.
- Salbuespen gisa, ezbeharrak izaten diren edo alkoholemiagatik ibilgailuak ibilgetzen diren kasuetan, ibilgailuen erabiltzaile edo jabeak haien kargu ezin egin direnean.
–
Ez da tasarik sortuko baldin eta ibilgailuak ondo aparkatuta badaude eta hala ere dauden lekutik kentzen badira presako esku-hartzeren bat egin behar delako zerbitzuak mantentzeko, edota leku horretan aparkaleku-erreserba berezia adierazten duen seinaleztapena ibilgailua aparkatu ondoren jartzen bada.